86 urteko Zumarragako (Gipuzkoa) gizonezko bat etxetik falta zen joan den ostegunetik, eta gaur goizean hilda aurkitu dute Zelaundieta inguruan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, mendizale batek aurkitu du gorpua, 09:15ak aldera, Zelaundieta inguruan zebilenean. Segituan Ertzaintzari hotsegin dio, eta haiek ohartu dira eta baieztatu dute hilotza etxetik falta zen agurearena zela.
Hilda aurkitu dute ostegunetik etxetik falta zen Zumarragako 86 urteko gizona
Mendizale batek topatu du gorpua, Zelaundieta inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu