gizartea

Hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen Iruñeko mendizalea, Huescan

Beste bi lagunekin joan zen Pirinioetako Peña Forca mendira, baina beherakoan beste bide bat hartu zuen.

2009ko azaroaren 24a
15:41
Entzun
Igande arratsaldetik Pirinioetan desagertuta zegoen Iruñeko mendizalea hilda aurkitu dute gaur. Peña Forca mendiaren inguruan (Huesca, Espainia) desagertu zen Francisco Javier E.L. -43 urte-. Beste bi lagunekin igande goizean abiatu zen mendira.

Guardia Zibilaren arabera, goraka zihoazela galdu egin ziren eta, iluntzen ari zuela ikusita, beherako bidea hartzea erabaki zuten. Dena den, Francisco Javier E.L.k beste bide bat hartu zuen, autoa Ozan (Aragoi, Espainia) zuelako, eta gainerako biak Zurizara (Aragoi, Espainia) abiatu ziren. Biok 21:00etan heldu ziren Zurizara -Nafarroako mugatik gertu-gertu dago-, eta ondoren eman zioten Guardia Zibilari haren desagerpenaz abisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.