Sorosleek atzo aurkitu zuten, Miarritzen, joan den astelehen arratsaldean Angeluko VVF hondartzan bainu bat hartzen ari zela galdu zen 24 urteko gaztearen gorpua, Miarritzeko poliziaburu Nicolas Bendinek emandako informazioaren arabera.
Joan den astelehenean, arratseko 19:30ak aldera galdu zuten gizon gaztearen arrastoa. Geroztik, haren bila ibili dira salbamendu taldekoak. Atzo goizeko 09:00ak aldera ikusi zuten gorpu bat Miarritzeko Miramar hondartzan, jausitako harri askoko gune batean. Gorpua jaso eta galdutako gaztearena zela baieztatu zuten. Izan ere, haren bainujantzia eta adina desagertutako mutilarenarekin bat zetozela ohartu ziren. Gorpua Baionako ehorzte etxera eraman zuten.
Hilda topatu dute, Miarritzen, Angeluko hondartzan galdutakoa
Gaztea astelehen arratsaldean galdu zen, VVF hondartzan bainu bat hartzen ari zela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu