Errepideak

Hildako bat eta bost zauritu larri Soraluzen, errepide istripuan

Lur orotarako ibilgailu batek eta monobolumen batek elkar jo dute. Zenbait lagun hondakinen artean harrapatuta geratu dira. 2 urteko neskato bat helikopteroan eraman behar izan dute Barakaldoko Gurutzetako ospitalera.

2007ko abenduaren 15a
19:23
Entzun
Errepide istripu handia gertatu da ordubiak aldera GI-627 errepidean, Soraluze (Gipuzkoa) parean: lur orotariko ibilgailu batek eta monobolumen batek elkar jo dute, eta pertsona bat hil da eta bost larri zaurituta dira.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailuen hondakinen artean harrapatuta geratu dira zenbait lagun, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. 2 urteko neskato bat Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan.

Errepidea moztuta egon da zenbait orduz Soraluze eta Eibar artean, noranzko bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.