Ezbeharra

Hildako bat izan da Araban auto istripu batean

AP-8 autobidean Eibarren Bilborako norabidean bi bideetako bat itxita dago istripu bategatik. Zuberoan izena eman gabe Larra-Larraine zikloturista martxan parte hartzen ari zela 15 urteko gazte bat larri zauritu da.

2011ko irailaren 3a
16:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean pertsona ba hil da Araban izan den auto istripu batean. 3414 errepidean gertatu da ezbeharra, Subilla eta Morillas herrien artean. Lehen datuen arabera ezbeharra izan duen autoa zubi batetik erori da, eta barruan zihoazen bi lagunetatik bat hil da.

Hildakoa 85 urteko gizon bat da. Ertzaintzak jakinarazi du zubi hori oso estua dela, baina ez dute oraindik istripua nola gertatu den argitu. Beste bidaiaria Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Eguraldi txarra dela eta arreta berezia eskatu diete gaur errepidean dabiltzanei. Eibarren istripu bat izan da AP-8 autobidean Bilborako norabidean, eta bi bideetako bat itxi dute.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur goizean 15 urteko gazte bat larri zauritu da Larra-Larrau zikloturista martxan parte hartzen ari zela. Lasterketa hori Izaban hasi eta amaitzen da, baina gaztea Zuberoan erori dela jakinarazi du Gobernuak.

Martxako osasun taldeek Erronkariko heliportura eraman dute, eta handik helikopteroz Iruñera eraman dute. Azpil hezurra hautsi du gazteak. Larra-Larrau bizikleta martxako antolatzaileek ez dute 16 urtetik beherakoen parte hartzea baimentzen, eta gazteak ez zuen dortsalik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.