Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur eguerdian pertsona bat hil da Soraurenen (Nafarroa) izan den auto istripuan. Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepideko 8,2 kilometroan auto bat Ultzama errekara erori da, Soraureneko zubian.
Hildakoarekin autoa zihoazen bi adingabeko istripuan zauritu dira. Horietako bat iritsi eta berehala atera dute autotik erreskate taldeek eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Beste adingabea eta hil den pertsona, ordea, harrapatuta geratu dira, eta lanak izan dituzte hortik ateratzeko. Adingabea bizirik ateratzea lortu dute, baina heldua hil egin da.
Istripuaren ondorioz N-121-A errepidean trafikoa desbideratu egin dute. Ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da Foruzaingoa.