Berriro ere igo egin da euriborra. Hamazortzigarren aldiz jarraian. Eta, ondorioz, berriz ere igo egin dira hipotekak. Hil honetan berritzea tokatzen zaienek 77 euro gehiago ordaindu beharko dute hilean. Urtean, 924 euro gehiago. Hori batez besteko hipoteka dutenek (140.00 euro, 25 urtera, %0,5eko diferentzialarekin).
Gorako bideak ez du etenik izango, gainera. Hala diote adituek. Baina igoerak apaldu egingo omen dira. «Europako Banku Zentralak interes tasekin egingo duen bidea jarraituko du euriborrak, igoerak egongo dira, baina apalagoak». Adituen ustez, EBZk beste bi aldiz igoko ditu interes tasak asko jota. %4ra igo eta bertan utziko dituela diote gehienek, nahiz eta bigarren igoera batean %4,25eraino igo dituela uste duenik ere baden.
Interesen garestitzeak etxeetako ekonomiari ez ezik, eraikuntzari ere kalte egin dakiokeela ohartarazi dute, bestalde, finantza erakundeek. Prezio garestiek eta interes tasen igoerak eraginda, etxebizitzaren eskaria murrizten ari dela dio Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak, baina, halere, etxeak eraiki eta eraiki ari direla, «hori kontuan hartu gabe». Etxebizitzen prezioa aurten %5 igoko dela aurreikusi dute. Eskaria, berriz, %15 jaistea espero dute adituek, eta hori hala gertatuz gero eraikuntzan «milaka lanpostu» galduko direla nabarmendudute aurrezki kutxek.
Hilean 77 euro gehiago ordainduko dute hipoteka orain berritzen dutenek
Euriborra %4,1era igo da martxoan, baina adituek diote igoerak apalduz joango direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu