Garraioa

Hileko 30 euroko gehienezko bidesaria ipiniko du Bizkaiak datorren urtean

A-8, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako tuneletan egongo da indarrean, urtarrilaren 1etik aurrera. Kopuru hori baino gehiago gastatu duten bizkaitarrei dirua itzuliko zaie.

A-8an, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako tuneletan bidesari integral bateratua izango da datorren urtetik aurrera. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2016ko ekainaren 8a
08:38
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen ordainpeko hiru errepideetan —A-8, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea eta Artxandako tunelak— bidesari integral bateratua izango da datorren urtetik aurrera. Hilean 30 euro baino gehiago gastatzen dituzten bizkaitarrei dirua itzuliko die diputazioak.

Datorren urtera bitartean aldaketa teknikoak egingo dituzte ordainlekuetan. Orain arteko Via-t sistemaren parekoa izango da. Laguntza hori erabili ahal izateko, Bizkaian erroldatuta egon beharko dute gidariek, eta izena eman beharko dute. Ordaintzeko Via-t txartela autoaren matrikulari lotuko diote, eta kamara bidez kontrolatuko du diputazioak ibilgailuari dagokion txartela dela. Era berean, autoaren gehiegizko erabilera ez sustatzeko, diruz lagundutako gehienezko bidai kopuru bat ere zehaztuko du diputazioak; oraindik erabakitzeko daukate.

30 euro baino gutxiago gastatzen dituzten bizkaitarrentzat ere egongo dira laguntzak. Orain arte A-8an zeudenak beste bi azpiegituretara zabaltzea erabaki du diputazioak. 11 eta 24 bidai artean egiten dituztenek %35eko beherapena izango dute; 25 bidaitik gorakoek, %45ekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.