Gizartea

Hilero 100 kilo haxix banatzen zituen talde bat atzeman dute, Bizkaian

2009ko maiatzaren 29a
13:46
Entzun
Guardia Zibilak Bizkaian eta Espainiako iparraldean hilero 100 kilo haxix banatzen zituen talde bat desegin du.

Operazioan bederatzi pertsona atxilotu dituzte, eta 75 kilo haxix eta kokaina atzeman dute. Gainera, Bizkaiko hainbat etxebizitza eta taberna miatu dituzte; zehazki, Bilbon, Galdakaon, Santurtzin, Mungian, Portugaleten, Leioan eta Sopelan egin dituzte miaketak.

Guardia zibilek kasu horretako ikerketa iragan urrian abiatu zuten eta orduan hainbat kide atxilotu zituzten. Gaurkoan, gainontzeko kideak atzeman dituzte.

2006az garoztik zebilen jardunean taldea Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Madrildik ekartzen zuten droga eta ondoren Mungiako (Bizkaia) biltegi batera eramaten zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.