Hileta elizkizuna egin diote Orion Amaia Azkueri
DONOSTIA. Amaia Azkueren aldeko hileta elizkizuna egin zuten atzo haren jaioterrian, Orion (Gipuzkoa). Lehengo astean hilotz aurkitu zuten Ibai-Eder urtegian, Azpeitiko Nuarbe auzoan. Bortxaz hil zuten, eta aparteko samina eragin du. Ertzainak hilketa argitzeko ahaleginetan ari dira; lapurretaren hipotesiak aparteko indarra hartu duela adierazi zuen igandean Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek, baina hipotesirik ez dutela baztertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu