Ezbeharra

Hilik aurkitu dute 80 urteko gizon bat, Jaurrietan

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, NA-140 errepideko 29. kilometroan zegoen gorpua eta buruan kolpe bat zuen

Jaurrieta.
2021eko abuztuaren 7a
12:03
Entzun

Egun berean bi gertaera tragiko izan dira Nafarroan. 11:42an, gizon bat topatu dute hilik NA-140 errepide bazterrean 29. kilometroan, Jaurrietako eremuen barruan, Zaraitzu ibarreko medikua bertaratu da, baina hilda zegoela baino ezin du egiaztatu.

Garezurrean kolpe handia zuen, baina ezin izan da egiaztatu heriotzaren zergatia. Lehen azterketa azkar batean, auto istripu baten ondorioz hil izanaren aztarnarik ez zuen hilotzak. Guardia Zibilak hartu du ikerketaren ardura.

Bi ordu eta erdi lehenago, 09:05ean, Iruñeko suhiltzaileek 78 urteko emakume baten hilotza atera dute Arga ibaitik,Gorpua Sanduzelai eta Biurdana institutuaren arteko tutuen zubiaren inguruan aurkitu dute. Hain zuzen ere, handik gertu dago suhiltzaileen egoitza.

Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa, eta, azaldu dutenez, heriotzaren zergatiari begira, «hipotesi guztiak irekirik daude». Atzo arratsaldetik emakumearen bila ari zirela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.