Gizonezkoa bizi zen etxebizitzatik dauden sastraka batzuen artean topatu dute haren gorpua 11:30 aldera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 80 urte zituen.
Urte berri egunetik ez zuten haren berririk, eta bilaketa lanak indartu egin zituen atzo Nafarroako Larrialdietarako Agentziak. Ostegunean adinekoen zentrora itzultzekoa zen 20:00etan, eta agertu ez zela-eta hasi ziren haren bila.