Etxetik lau bat kilometrora, Baraibarren (Nafarroa), hilik agertu zen atzo duela astebetetik Lekunberritik (Nafarroa) falta zen 87 urteko gizona: Corpus Hernandorena. Ehiztari batek aurkitu zuen gorpua, 09:45 inguruan. Hark eman zuen abisua larrialdi zerbitzuetara. Une horretan, bilaketa taldea berriro ere lanean hasteko prestatzen ari zen. Tartean zeuden Cordovillako eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak eta Goizuetatik eta Leitzatik iritsitako boluntarioak.
Duela astebetetik zeramaten haren bila larrialdi zerbitzuek. Ohi bezala, gizona paseoa ematera irten zen bazkal aurretik. Itzultzen ez zela ikusita, 16:00 aldera desagertzea salatu zuten senideek.
Hilik aurkitu dute duela astebete Lekunberrin desagertutako gizona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu