Joan den larunbatean 51 urteko Algortako (Bizkaia) mendizale bat desagertu zen Canfranc herrian (Huesca, Espainia). Espainiako Gobernuak Huescan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibila mendizalearen bila hasi da berriro goizean eta hilik aurkitu dute Izas urjauziaren alboan. Espainiako Guardia Zibileko erreskate taldeko kide batek azaldu duenez "ur-jauziaren ezkerretan, lurretik 50 bat metrotara eta gailurretik 200 metrotara, harkaitzen artean zegoen mendizalearen gorpua"
Joan den larunbatean salatu zuten Algortako mendizalearen desagerketa. Berehala hasi ziren 51 urteko lagunaren bila eta goizaldeko hiruak arte aritu ziren lanean baina ez zuten mendizalea aurkitzea lortu.
Atzo goizean berriro ekin zioten bilaketari. Ingurua miatzen aritu ziren baina atzo ere mendizalearen arrastorik ez zuten topatu. Arratsaldean, bilaketa eremua zabaldu zuten eta helikopteroaren laguntzarekin aritu ziren mendizalearen bila.Baina ez zuten arrakastarik izan.
Gaur berriro abiatu dituzte bilaketa lanak eta hilik topatu dute mendizalea. Antza denez, erorketa baten ondorioz hil da. Gorpua Jacako Ospitalera eraman dute.
Gertakaria
Hilik aurkitu dute Espainiako Pirinioetan desagertuta zegoen mendizale bizkaitarra
Joan den larunbatean Huescako Pirinioetan (Espainia) desagertu zen mendizale bizkaitarra hilik aurkitu dute gaur. Antza denez, erorketa baten ondorioz hil zen 51 urteko mendizale algortarra (Bizkaia). Larunbatean salatu zuten mendizalearen desagerpena eta asteburuan arrakastarik gabe bilaka aritu ondoren gaur berriro abiatu dituzte erreskate lanak. Mendizalea hilik aurkitu dute Izas ur-jauziaren alboan, Canfranc udalerrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu