Jose Felix Chasco hilik aurkitu dute gaur iluntzean, Espejo inguruan (Araba), gidatzen ari zen quadaren aldamenean eta desagertu zen lekutik lau bat kilometrora. Ertzaintzak uste du egun batzuk zeramatzala hilik, baina ez du beste zehaztasunik eman. Aurreko ostegunean desagertu zen Chasco, Gaubea inguruan.
Ertzaintzak atzo bilaketa lanak eten zituen, eta aztarna berriak aurkitu artean bilaketarik gehiago ez zuela egingo jakinarazi zuen. Baina gaur goizean, berriz abiatu ditu bilaketa lanak; eta quadarekin uretara eror zitekeelakoan, Ebroren ibaiertzean hasi da bilaketak egiten. Bienbitartean, familiak eta lagunek antolatuta, 60 bat lagun aritu dira, atzo eta gaur, Chascoren bila, bizirik aurkitzeko itxaropenarekin. Iluntzean aurkitu du gorpua lagun talde horietako batek.
Jose Felix Chascok 47 urte zituen eta Tuesta inguruan zegoen oporretan, Gaubean; abuztuaren 11ko arratsaldeko bostak aldera quadarekin atera zen buelta bat egitera. Familiak arratsaldeko azken orduan jakinarazi zion Ertzaintzari ez zela etxera itzuli.
Gizartea
Hilik aurkitu dute ostegunean Gaubean desagertutako ertzaina
Espejo (Araba) inguruan aurkitu dute Jose Felix Chascoren gorpua, gidatzen zuen quadaren ondoan. Iluntzean aurkitu dute gorpua; Ertzaintzak uste du egunak daramatzala hilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu