Angel Berruetaren hilketa «gaizki moldatzen ziren auzokideen arteko liskarra» izan zela esan zuen, atzo, Javier Muñoz Nafarroako Fiskal Nagusiak. Kriminalitateak iragan urtean izan zuen garapenaren laburpena aukeztu zuen Muñozek eta Iruñeko Donibane auzoko okinaren hilketan ez dagoela «osagai politiko argirik» adierazi zuen.
Berrueta iragan urteko martxoaren 13an hil zuten ETA ez zioen idatzia bere okindegian jartzera ukatu zelako. Lehenik, Valeriano de la Peña Espainiako poliziak hiru tiro eman zizkion eta, ondoren, haren seme Miguel Jose de la Peña Rubiok labankadaz hil zuen. Fiskal Nagusiak «elkar ikusi ezin duten bi auzokideren arteko istilua» izan zela errepikatu zuen eta «zuten sesioa horrela moldatzea» erabaki zutela.
Hilketa «auzokideen arteko istilua» izan zela esan du Fiskal Nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu