Hilketa salatu du Emakundek, eta dei egin du gisa horretako erasoen aurka agertzera

2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Amaia Azkueren senideei eta hurkoei elkartasuna agertu die Emakundek. Epaiketa atzo amaituko zelakoan, ohar bat zabaldu zuen; hartan, hilketa gaitzetsi du, eta herritarrei eskatu die agertzeko hilketaren aurka. Kasua emakumeen aurkako indarkeriarekin lotu du Emakundek, esanez hori dela gizonen eta andreen arteko desberdintasunaren «adierazgarri latz eta gogorrena». Gogorarazi du guztien egitekoa dela horrelako erasoen aurka egitea.

Azpeitiko Udalak ostiralean herrian izandako erasoa salatu du. Azkueren epaiketan lekuko egindako pertsona bati eraso zioten. Motozale batek iraindu eta makila batekin jo zuela salatu zuen andreak; erietxeratu egin zuten. Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak esan du «oso larria eta onartezina» dela erasoa; zer gertatu zen argitzeko eta berriro gerta ez dadin neurriak hartzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.