Hilketagatik zigortutako gazte baten bila ari dira

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. Duela bi urte adineko bi pertsona hilik topatu zituzten Bilboko Otxarkoaga auzoko euren etxean, indarkeria zantzuekin. Hiru adingabe atxilotu zituzten gertaerarekin lotuta, eta seina urteko itxialdia ezarri zieten horietako biri, biolentziarekin egindako lapurreta eta homizidioa egotzita. Bada, atzo jakin zen itxialdian zegoen gazteetako bat falta dela Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroan. Baimen batekin atera zen, eta ez zen itzuli. Ertzaintza haren bila dabil.

Aurrez ere atera izan da baimenekin, zentroko iturriek aditzera eman zutenez. Aurreko horietan ezarritako epeetan itzuli izan dela adierazi zuten, baina, oraingoan, itzultzen ez zela ikusita, Adingabeen Fiskaltzari eta Ertzaintzari abisua eman zietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.