Irudia. Antsoain
HIPOTEKAK KALTE EGINDAKOEN BILERA
Lehendabiziko batzarra egin du, Antsoainen, Hipotekak Kalte Egindakoen Nafarroako Plataformak. Hipotekak sortutako arazoei aurre egin behar dieten herritarrek egin dute bat talde horretan, arazo horientzako konponbidea elkarrekin bilatzeko asmoz. Hipoteka ezin ordaindu, eta etxea galtzeko zorian direnen egoerari eginen dio so plataformak, batez ere. Hileroko diru sarrerak kontuan hartuko dituen alokairu sozialaren alde egin du, halaber.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu