Auzitegi Gorenak "zilegitzat" jo ditu hipoteka kontratuetan zoru klausula erabiltzea, beti ere bezeroari espresuki ohartarazten bazaio Euriborraren jaitsiera mugatu egiten duela. Zibil Arloko aretoak jurisprudentzia ezarri du kaleratu berri duen epaiaren bidez.
Espainian, Sevillako Auzitegi Nagusiak klausula hori onartu eta arrazoi eman zion BBVAri. Haatik Ausbanc elkarteak jarritako errekurtsoa onartu eta Gorenak 140 orrialdeko ebazpenean ebatzi du kontratuetan "gardentasun berezia" eman behar dela klausula horiek ahalbidetzeko.
BBVAk nabarmendu du epaiak ez duela zalantzan jartzen zoru-klausula eta epaiak ez duela eragingo "jada ordaindutako diru kopuruetan".
Ekonomia
Hipoteketako zoru-klausulen berri eman beharko dute bankuek
Espainiako Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri du. Epaiaren arabera, bankuek soilik erabili ahalko dute klausula baldin eta bezeroari espresuki ohartarazten bazaio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu