Hiri hondakinak gutxitzeko, 547.592 euroren laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 547.592 euroko diru saila onartu du, hiri hondakinen sorreraren prebentzioa eta berrerabilpena sustatzeko. Udalek eta mankomunitateek hori lortze aldera sustatzen dituzten ekimen zein proiektuak izango dira Ingurumen Departamentuak diruz lagunduko dituenak. Gai organikoak konposatzeari garrantzi berezia eman diote deialdian. Horrenbestez, konposatzera bideratutakoproiektuek lehentasuna izango dute laguntzak jasotzeko orduan. «Ongarri bihurtu ondoren, baliabide modura erabiltzeko aukera ematen dute gai organikoek. Konposatzea, ingurumenarentzat mesedegarria izateaz gain, ekonomikoko merkeagoa da», azaldu du aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu