Lau dira Iruñearekin senidetuta dauden hiriak munduan: Baiona, Yamaguchi (Japonia), Paderborn (Alemania) eta Pamplona (Kolonbia). Lau horiek izango dituzte gogoan sanferminetako laugarren egunean.
Hori ela eta Nafarroako Gobernuko eta Iruñeako Udaleko agintariek harrera egingo diete eguerdian Kodestablearen Jauregian hiru hiri horietako ordezkariei.
Goizean goiz hasi da jai giroa, entzierroarekin batera. Ondoren, betiko moduan, zezenak eta haurrentzako ikuskizuna izan dira.
Eguerdian, berriz, Baionako musika banda entzun ahal izango da Gurutzeko plazan. Ez da lehen aldia musika banda horrek Iruñean jotzen duena. Duela lau urte ere, bi hiriak senidetu zirenetik 50 urte bete zirenean, kontzertu berezia eskaini zuen musika bandak Nafarroako hiriburuan.
Arratsaldean ere izango da zer ikusi eta entzun Iruñean. Taconera parkean, esaterako, El circo de la pulga emango dute, Zurru Murru taldearen eskutik. Sarasate pasealekuan, Buen Suceso taldeak joko du iluntzean.
Gauean, berriz, suak ikusi ahal izango dira, egunero moduan. Gaurkoan, Leondik etorritako Pibierzo su-etxearen txanda izango da.