Euskara Donostian, Bilbon eta Gasteizen zein egoeratan dagoen aztertu dute V. Inkesta Soziolinguistikoan. Herrialdeen artean, Gipuzkoan ikusi dute proportzioan euskaldun gehien, eta berdin gertatu da Donostian ere: hiru herritarretik bat pasatxo da euskalduna. Nolanahi ere, euskaraz ulertzen ez dutenak gehiago dira Gipuzkoako hiriburuan ere: %52,1. Herrialdean ere erdiak baino gehiago dira erdaldunak. Hitz egin ez baina ulertzen dutenak %14,4 dira.
Erdaldunak gehiago dira Donostian, eta gainerako hiriburuetan are handiagoa da haien kopurua. Bilbo eta Gasteiz pareko daude, baina egoera desberdina den Araban eta Bizkaian. Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, Bilboko datuen eta Bizkaikoen artean badago diferentzia: herrialdean, %25,4 dira euskal hiztunak, eta hiriburuan, %17,6. Gasteizen gutxiago dira (%15,5), Arabako datutik hurbilago (%16,8). Hitz egiteko gai izan ez baina euskara ulertzen dutenak gehiago dira Gasteizen: %18,7 —Bilbon %17,6 dira—. Eta euskara ulertu ere egiten ez dutenak Bilbon dira gehiago: %66,2. Gasteizen %65,8 dira. Herrialdeka, aldiz, Araban gehiago dira Bizkaian baino.
Hiriburuetan, Donostian dago euskaldun ehuneko handiena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu