Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren kontrako polizia operazioa egiten ari da Guardia Zibila Espainiako Estatuko hainbat hiritan. Alacanteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) epaitegi baten ikerketaren harira esku hartu du Poliziak, Murtzian, Almerian, Santanderren eta Madrilen ere.
Bizkaian hiru pertsona atxilotu dituzte, sexu esplotaziorako sare batekin lotura dutelakoan. Horietako bi, Bilbon eta beste bat Barakaldon. Bizkaiko hiriburuan, Kontxa Generala kaleko eta Arabella auzoko etxe banatan sartu dira. Atxilotuetako bat ihes egiten saiatu da, eta leihotik egin du jauzi. Gurutzetako ospitalean ingresatu dute min hartuta. Barakaldon ere egin dituzte miaketak, eta emakumezko bat eraman dute atxilo. Horretaz gain, beste hainbat etxe miatu dituzte Portugaleten eta Sestaon.
Operazioa irekia dago oraindik, eta ez da baztertzen atxiloketa eta miaketa gehiago egotea.