Giza trafikoa

Hiru atxilotu Tolosan, Iruñean eta Gasteizen giza trafikoa egotzita

Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak, Frantziako eta Alemaniako segurtasun indarrekin eta Interpolekin elkarlanean. Orotara, 24 lagun atzeman dituzte.

2016ko irailaren 23a
14:34
Entzun

Madrilen hasi zuten ikerketa, Fuenlabradako industrialde batean nigeriar jatorriko emakumeak esplotatzen zituztelako susmoak zirela eta. Hortik hasita, eta Alemania eta Frantziako segurtasun indarrekin eta Interpolekin elkarlanean, 24 lagun atxilotu dituzte giza trafikoa egotzita. Atxilotuetatik hiru Tolosan, Gasteizen eta Iruñean atzeman dituzte.

Iturri ofizialek adierazi dutenez, bi emakumek zuzentzen zuten sareak Nigerian atzematen zituen emakumezkoak, lan eskaintza faltsuak eginez, eta, ondoren, Europara ekartzen zituzten. Kontinentera heldutakoan diru kopuru handiak eskatzen zizkieten bidaia ordaintzeko, eta prostituitzera behartzen zituzten. Haietako askori vudu-errituak egiten zizkieten eta, hitza bete ezean, eurak edo euren gertukoak hilko zirela sinetsarazten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.