Lan istripuak

Hiru behargin zauritu dira Bizkaian

DYA errepideetako laguntza zerbitzuak jakinarazi duenez, hiru lan istripu gertatu dira gaur Bizkaian. Lehena Trapagaranen gertatu da, gizon bati txapa batzuk gainera erori zaizkionean. Bilbon pale batek azpian hartu du beste langile bat. Barakaldon jazo da azken lan ezbeharra, gizonezko bat erori denean.

2006ko abuztuaren 10a
19:56
Entzun
Lehenengo istripua 08:22an gertatu da Trapagarango Inbaldelka Industrigunean. 28 urteko gazteari txapa batzuk erori zaizkio gainera eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Antzeko ezbeharra jazo da Bilbon, 08:35 inguruan, Urazurrutia eta Zamakola kaleak bat egiten duten lekuan. 34 urteko santurtziarrari pale bat erori zaio gainera.

DYA errepideetako laguntza zerbitzuak lan istripu bezala hartu du Barakaldon 54 urteko gizonezko batek izan duen erorketa ere.

Joan den larunbatean Trapagaranen hil zen langilearen heriotza salatzeko sindikatuak deituta egiten ari diren elkarretaratzeekin bat etorri dira lan istripu hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.