San Ferminak

Hiru dira gaurko entzierroan adarrez zauritutakoak

Hiru izan dira gaurko entzierroan zezenen adarkada jaso dutenak. Iñaki Hermosilla Azanza 21 aurteko iruindarra da horietako bat; Santo Domingoko aldapan harrapatu du zezenak, eta sorbaldan sartu dio adarra. 15 zentrimetroko zauria du, eta Nafarroako Ospitalean dago, larri. Gazte horren aita ere Nafarroako Ospitalera eraman dute Santo Domingotik, baina kolpeak jaso dituelako. Adarrez zauritutako beste bat Mariano Lorente 27 urteko iruinsemea da. Kallejoi inguruan harrapatu du zezenak, eta urdail parean du adarkada. Nafarroako Ospitalean dago hura ere, larri. Bideko Amaren erietxean, adarkada duen beste lagun bat ingresatu dute, Victor A.C. 64 urteko iruindarra. Ezkerreko izterrean du ziztada, eta Santo Domingon harrapatu du zezenak.

2003ko uztailaren 10a
15:45
Entzun
Horiez gain, entzierroan parte hartu duten beste bost bat lagun eraman dituzte Iruñeko erietxetara, baina kolpeekin eta larritasun handirik gabeko zauriekin.



Oro har, zoro samar ibili dira Jandilla ganadutegiko zezenak entzierro guztian. Kortako ateak ireki, eta abaila bizian abiatu dira Santo Domingon gora. Dena den, hasiera-hasieratik, lehen bi zezenek jarrera oldarkorra erakutsi dute korrikalariekiko, eta ibilbidearen erdialdetik joan ordez, bat ezker aldera eta best eskuin aldera lerratuta joan dira, ertzeetan paratutako korrikalariei adarrekin harrapatzeko imintzioak eginez. Amaieraraino izan dute jarrera erasokor hori.

Entzierro jendetsua izan da, baina adituen arabera, oro har, polita. Korrikalariek karrera ikusgarriak egiteko aukera izan dute, eta, alde horretatik, pozik zegoen jende asko ekitaldia amaitu denean.

Ibilbidea bera oso bizkor egin dute sei zezenek, bi minutu eta erdi inguruan. Zezen plazara sartu eta gero, ordea, zezenetako bat tematu egin da, eta ezin zuten inola ere ikuilura sartu. Ez dobladoreek, ez ganaduzainek, ez zuten lortzen barrura sarraraztea, eta ia biminutuz alde batera eta bestera ibili da zezen plazan, arrisku uneak sortuz. Memento batzuetan, kallejoian gora berriro ere ibilbidera ateratzekotan izan da. Azkenean, Santo Domingoko ikuiluetako ateak ireki eta lau minutu eta 28 segundora lortu dute kortara sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.