Euskal presoen eskubideen aldeko mila eta seiehun sinadura bildu ditu hiru egunetan Egin Dezagun Urratsa plataformak, Interneten duen webgunearen bitartez (http://www.egindezagunurratsa.info).
Ekimena iragan larunbatean aurkeztu zuten, Durangon, Euskal Herriko eta nazioarteko norbanakoek eta muturreko egoerak pairatu dituzten euskal presoen senideek bultzatuta, urtarrilaren 8rako antolatu duten manifestazioari babesa emateko helburuarekin.
Dagoeneko izenpetu dutenen artean pertsona ezagunak daude; besteak beste: Anjeles Iztueta, Mikel Urdangarin, Xabier Mendiguren, Belen Gopegi, Toti Martinez de Lezea, Eider Rodriguez, Wolfgang Kuhlmann, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Pako Aristi, Asel Luzarraga, Josu Amezaga, Mariano Ferrer, Ander Iturriotz, Amparo Lasheras, Karmelo Landa, Unai Ziarreta, Mikel Astarloza, Gontzal Mendibil eta Jon Sarasua.
Hiru egunetan 1.600 sinadura bildu ditu Egin Dezagun Urratsa ekimenak
Euskal presoen eskubideen aldeko plataforma erantzun zabal eta askotarikoa ari da jasotzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu