Indarkeria matxista

Hiru emakumeren kontrako eraso matxista Iruña Okan

Udalak antolatutako kotilioian izan zen erasoa. Ustezko erasotzailea ikerketapean du Ertzaintzak.

Eraso matxisten kontrako egindako elkarretaratzea, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
2020ko urtarrilaren 3a
20:58
Entzun

Urtezahar gauean gertatutako eraso matxista baten berri eman du Ertzaintzak. Hiru emakumek salatu zuten ezagutzen ez zuten gizon batek eraso egin ziela Iruña Okako Udalak antolatutako kotilioian zeudela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru emakumeek salatu zuten gizona beraiek gogaitzen ari zela eta emakumeetako bati eraso egin ziola. Bertze bi emakumeren aurka ere indar egin eta jo egin zituen. Ustezko erasotzailea ikerketapean du Ertzaintzak.

Iruña Okako Udalak gogor gaitzetsi du hiru emakumeek pairatutako erasoa. Adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean eta bertan adierazi du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela gizonaren aurka irekitako auzibidean. Biktimei beren elkartasuna adierazi die udalak, eta gaur arratsalderako kontzentrazio isil batera deitu du.

Udalak prentsa oharra zabaldu du, eta, bertan dioenez, erasotzailea espetxeko funtzionarioa dela baieztatzen bada ardura duten agintariei erantzukizuna argitzeko eskatu die. Udalak adierazi du ustezko erasotzailea herrian ez dela "ongi etorria", eta hura lekuz aldatzeko eskatu du.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.