Hiru erasoak joan den ostiralean gertatu ziren: Hendaian bat, eta Miarritzen (Lapurdi) bi. Mediabasken arabera, biktimek berehala salaketa jarri zuten, eta Baionako auzitegiak kartzelatu egin ditu hiru erasotzaileak. Defentsa prestatzeko denbora eskatu dute hirurek, eta abenduaren 12 eta 16an ukanen dute auzia.
Emakume batek hamar eguneko lan geldialdia ukan du zauriengatik. Beste batek ,lau egunekoa, eta hirugarrenak, hiru egunekoa.
Hiru erasotzaileek aurrekariak dituzte, eraso matxistengatik kondenatu baitituzte lehenagotik ere.