Hiru eskaera zehatz

Egin Dezagun Bideak atzo eginiko agerraldia. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako eta Frantziako gobernuei. Espetxe politika «ankerra» berehala amaitzeko eskatu diete. «Badituzte horretarako bitartekoak», arrazoitu dute. «Ardura politikoz jokatzeko garaia da. Ez dezatela, beraz, bestaldera begiratu, alboratu ditzatela errezeta zaharrak, eta erakutsi dezatela ausardia, gehiegi luzatzen ari den arazoari irtenbide justu bat aurkitzeko».

Mobilizazioa babestu ez zutenei. «Euskal presoen eskubideak errespetatu behar direla esan arren larunbateko manifestaziotik kanpo gelditu ziren eragileak, konpromiso argiak hartzera gonbidatzen ditugu». Diskurtsoetatik haratago, «urratsak» egitera.

Euskal gizarteari. «Emaitzak» ikusi ahal izateko, herritar guztien ekarpena «beharrezkoa» izango dela ohartarazi, eta eremuz eremu «presoen eskubideen aldeko presioa antolatzen jarraitzeko» deia egin dute. «Herri Bilguneen bidez, lana eraginkorragoa egitera goaz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.