HEZKUNTZA

Hiru eskolatan zabalduko dute D eredua eremu ez-euskaldunean

Tafallan, Caparroson eta Lodosan zabalduko dituzte D ereduko lerro berriak. Aurrematrikulazioen datuen berri eman du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak.

Jose Luis Mendoza kontseilaria, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 26a
10:52
Entzun

5.866 haur aurrematrikulatu dituzte Nafarroako hezkuntzan datorren ikasturterako; 3.530 sare publikoan eta 2.336 itunpekoan. Sare publikoan aurrematrikulatutako umeen herenak gutxi gorabehera —1.268 haur— D ereduan egin dute eskaria, eta 2.262k, A eta G ereduetan. Orotara, aurrematrikulatutakoen %29,49k egin dute eskaria D ereduan.

Eremu ez-euskaldunean, 77 haur aurrematrikulatu dituzte D ereduan sare publikoan, eta 73 itunpekoan. Gainera, eremu ez-euskalduneko 75 haur eremu mistoko ikastetxeetan aurrematrikulatu dituzte D ereduan; 23 ikastoletan eta 52 ikastetxe publikoetan.

Eremu ez-euskaldunean zabaldutako D ereduko lerroei dagokienez, hamalau eskari aurkeztu dituzte Tafalla inguruan, hamar Caparroso inguruko herrietan eta hamahiru Lodosa ingurukoetan. Bost eskari geratu dira D ereduan aurrematrikula egin ezinik; bi Zangozan eta bana Castejonen, Corellan eta Tuteran.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du eskola herrian bertan ez dutenei diru laguntzak emango dizkietela. Halaber, adierazi du gobernua pozik dagoela aukera berdintasuna bermatu delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.