Proxenetismoa

Hiru eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diete zazpi laguni bi emakume prostituitzera behartzeagatik

Bi emakumezko prostituitzera behartu zituztelako, 3 eta 8 urte arteko espetxe zigorra ezarri die Arabako Lurralde Auzitegiak zazpi laguni. Zigortutako zazpi lagunak nigeriarrak dira sortzez, eta prostituitzera behartutako bi emakumezkoak ere bai. Gainera, erasoak eta mehatxuak ere egin zizkieten neska gazte bi horiei.

2004ko otsailaren 20a
10:56
Entzun
1999tik iazko maiatza arte proxenea sare baten menpe bizi izan ziren bi emakumezko nigeriar. Sare horren gune nagusia Euskal Herrian zegoen, baina Espainiako Estatuko zenbait lekutan ere bazituen adarrak.

Espainiako Poliziak desegin zuen sarea, iazko maiatzean. Lehen une batean, 22 lagun atxilotu zituzten, eta haietatik hamar auzipetu zituen epaileak. Epaiketaren ostean, hiru absolbitu egin ditu, eta beste zazpiei 3 eta 8 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie. Epaiak jasotzen denez, zigortutakoek diru kopuru handi bat ordaintzera behartu zituzten bi emakumezkoak, eta diru hori lortzeko prostituitzera.

Horrez gain, mehatxuak eta erasoak jasan zituzten. Besteak beste, atzazal zatiak eta pubiseko ileak kendu zizkieten vudu -a egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.