Erasoa

Hiru etxe agentziari harrika eraso diete Angelun

Kalte material txikiak eragin dituzte. =i Euskal Herria ez da salgai=i leloarekin pintaketak egin dituzte.

2007ko abuztuaren 22a
15:35
Entzun
Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, etxe salmentarako hiru agentziari eraso diete bart Angelun (Lapurdi). Zehazki, harriak bota dizkiete eta kalte material txikiak eragin: beirakin batzuek hautsi dituzte. Euskal Herria ez da salgai leloa jartzen duten pintaketak agertu dira, halaber, etxe agentzia horietan.

Hain zuzen ere, azkenaldian hainbat eraso gertatu dira azken hilabeteetan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etxe agentzien edo udatiarren etxebizitzen aurka, eta Euskal Herria ez da salgai leloa aldarrikatu dute hainbatetan.

Bart eraso dieten etxe agentzietako ugazabak kezkatuta agertu dira. Izan ere, haien iduriko etxebizitzaren prezioaren igoeraren ardura ez da eurena, eta, aldiz, erasoen jomuga bihurtu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.