Gasteizen saltoki batean sutea izan da gaur goizean, eta suhiltzaileek inguruko hiru etxepeko bizilagunak aterarazi egin dituzte, kea arnastu ez zezaten. Simon de Anda kalean izan da sutea, goizeko hamaikak aldera, Bazar Xun, 15. zenbakiko atariaren ondoan.
Sutearen unean bi langile zeuden saltokian, baita hainbat bezero ere, baina inor ez da zauritu. Kalte materialak, ordea, garrantzitsuak izan dira. Eguerdiko hamabietarako itzalia zuten sua.
Gizartea
Hiru etxepeko bizilagunak aterarazi dituzte Gasteizen, sute bategatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu