Euskal pRESOAK

Hiru euskal herritar espainiaratu dituzte

Iraitz Gesalaga, Aiala Zaldibar eta Aitor Garcia dira presoak.

2011ko martxoaren 18a
18:53
Entzun

Iraitz Gesalaga, Aiala Zaldibar eta Aitor Garcia Espainiaratu dituzte gaur. Espainiako Auzitegi Nazionalean egon dira, eta preso sartu dituzte Soto del Realeko espetxean.

Astelehenean eramango dituzte hirurak epailearen aurrera.

Gesalaga urtarrilaren 12an atxilotu zuten, ETAk su-etena iragarri eta handik gutxira. Ordutik, behin-behinean preso zegoen Seysseseko kartzelan (Okzitania, Frantzia), euroaginduaren esperoan.

Zaldibar hilabete hasieran atzeman zuten, hainbat lagunekin Izpuran itxialdia egin ondoren. Aurretik ere, aske egon arren, euroaginduaren zain zegoen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.