Hiru euskal herritarren aurkako estradizio auzia egingo dute gaur Londresen

Iñigo Albisu, Zigor Ruiz eta Ana Lopez apirilaren 23an atxilotu zituzten, Sheffielden (Ingalaterra). Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atzeman zituzten, ETArekin lotura izatea egotzita.

2007ko maiatzaren 25a
10:57
Entzun
Westminsterko Auzitegian gaur egingo dute Iñigo Albisu, Zigor Ruiz eta Ana Lopez euskal herritarren kontrako estradizio auzia. Maiatzaren 1ean agertarazi zituzten aurreneko aldiz epaimahai horren aurrera, eta Nicholas Evans epaileak iragarri zuen gaur hartuko zutela behin betiko erabakia. Hala ere, erabakiaren kontra helegitea aurkezteko aukera dute euskal herritarrek.

Albisu, Ruiz eta Lopez apirilaren 23an atxilotu zituzten, Sheffielden, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Guardia Zibilak martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran ETAren Donostia komandoa-ren kontra egindako operazioarekin lotura zutelakoan atzeman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.