Auzitegiak

Hiru euskal presoren aurkako epaiketa hasiko dute gaur Parisen

Itziar Plaza, Iurgi Garitagoitia eta Asier Borrero epaituko dituzte; ETAko kide izatea egozten diete.

2015eko maiatzaren 26a
18:22
Entzun

Frantziako Poliziak 2009ko uztailean atxilotu zituen, Pauen, Itziar Plaza, Iurgi Garitagoitia eta Asier Borrero, ETAko kide izatea egotzita. Bost urte preso egon ondoren, gaur hasiko da haien aurkako epaiketa Parisen. Guztira, hogei kargutik gora aurkeztu dituzte hiru euskal presoen aurka. Besteak beste, ETAren zuloak kudeatzea. 

Atxilotu aurreko hilabetean bi jendarme hiltzen saiatzea ere egozten diete, Poliziari ihes egiteko. 

Lerin eta Imaz, Madrilen

Atzo, berriz, Iñaki Lerin eta Iñaki Imaz euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2012az geroztik daude preso; Imaz Baionan atxilotu zuten, eta Lerin Londresen. ETAko Urederra taldeko kide izatea leporatuta, zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.