Hiru foruzain epaitu dituzte atxiloketa batean gehiegizko indarkeria erabili zutelakoan

Fiskaltzak ez du haien kontrako eskaerarik egin. Beñat Miñano atxilotuak jarri zuen salaketa.

2008ko ekainaren 24a
16:57
Entzun
Atxilotu zuten hiru foruzainen kontrako salaketa jarri zuen Beñat Miñanok gehiegizko indarkeria erabili zutela iritzita, eta gaur epaitu dituzte Lizarrako (Nafarroa) epaitegian hiru poliziak. Martxoaren 1ean gertatu zen atxiloketa, eta orduan emandako azalpenak berretsi ditu gaur Miñanok.

Foruzainek, berriz, indarkeria neurrian erabili zutela agertu dute; hots, "beharrezkoa zen" bortizkeria erabili zutela Miñano atxilotzeko.

Fiskaltzak ez du zigor eskaerarik egin foruzainen aurka.

Askatasunak, berriz, Foruzaingoa gero eta "jarrera errepresiboagoa" duela salatu du epaiketa horren harira. Oroitarazi du, joan den ostiralean foruzain batek pistola atera zuela jai herrikoien alde mobilizazioa egiten ari zirenei mehatxu egiteko, eta udaltzainek gerarazi behar izan zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.