Hiru gazte atxilo, lapurtzea eta ertzainei jazartzea egotzita
BILBO. Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Bilbon, horietatik bi adingabeak, ustez auto bat lapurtu eta ihesean ertzainen patruila bat harrapatzen saiatzeagatik. Ostegunean izan zen gertaera. Ustez ertzainak harrapatzen saiatu ostean, gazteek istripua izan zuten, eta oinez ekin zioten ihesari, ertzaintzak dioenez. Gazteetako bat handik gutxira atxilotu zuten, eta beste biak, herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu