Frantziako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu gaur goizean Armendarizen, Bidarrain eta Ortzaizen, Nafarroa Beherean. Poliziak gazteen etxeak miatu ditu, eta poliziek gazteen gurasoei aitortu dietenez, 2008an Baigorriko jendarmeriaren aurka bota zen molotov koktela batekin dute atxiloketek zerikusia. Gazteak Paueko jendarmeriara eraman dituzte, eta gaur bertan elgarretaratzeak iragarri dituzte atxiloketak salatzeko.
Atxiloketen berri izan ondoren, Askatasunak bere kezka agertu du, eta atxiloketa "mediatikoa" salatu du: "Sarekada berri hau salatzen dugu eta gure kezka adierazi nahi dugu galdezketa hauei begira. Frantses autoritateak aspaldiko gertakari batengatik sarekada hori orain, euroagindu baten emaitzaren bezperan [Aurore Martinena], eramatea kasualidade bat denik ez dugu pentsatzen. Ohitu digu gisa bereko atxiloketa mediatikoak ikustea, gure arreta biltzeko balio dutena gibeletik kolpeak emateko maneran...".
Askatasunak, gainera, jakinarazi du atxilotuetako bat 2007ko azaroan Donibane Garazin izan zen manifestazio baten harira "gogorki galdekatu" zutela.
atxiLOKETAk
Hiru gazte atxilotu dituzte Nafarroa Beherean, 2008ko kale eraso batekin lotuta
Baigorriko jendarmeriaren aurka botatako 'molotov koktel' batekin lotu ditu atxiloketak Frantziako Poliziak, eta gazteen etxeak miatu dituzte Armendarizen, Bidarrain eta Ortzaizen. Pauera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu