Errepideak

Hiru gidari hil dira bi istriputan, Aian eta Cortesen

Istripu larri bana gertatu dira Cortesen (Nafarroa) eta Aian (Gipuzkoan), eta hiru gizonezko hil dira ezbehar horietan. Corteseko istripua N-232 errepidean gertatu da, bi kamioik elkar jo dute, eta Foruzaingoak agertu duenez, bi gidariak hil dira. Aiakoa, berriz, N-634 errepidean gertatu da, Orioko gainean, eta Zarauzko gizonezko gazte bat hil da.

2006ko otsailaren 16a
11:29
Entzun
Hamar laurden gutxi aldera gertatu da Cortesko ezbehar larria: Nafarroako Foruzaingoak azaldutakoaren arabera, bi kamioik elkar jo dute, eta bi ibilgailuetako gidariak, bi gizonezko, hil dira ezbeharrean.

Aiakoa, berriz, 07:45 aldera izan da , Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera. Seat Cordoba batek eta Renault 19 batek elkar jo dute, parez pare. Talkaren ondorioz Renault 19aren gidaria, gizonezko gazte bat, hil egin da. Halaber, beste hiru lagun zauritu dira ezbeharrean.

Errepidea moztu egin behar izan dute Orioko gainean, Zarautzerako noranzkoan. Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen, bi noranzkoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.