Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, bi Gipuzkoan eta bat Bizkaian, genero indarkeria delituengatik. Horietatik lehena atzo gauean atxilotu zuen Errenterian. Kalean zeuden bi ertzainek ikusi zuten gizonezkoa emakume bat lurrean zuela, eta joka ari zitzaiola. Gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Beste gizonezkoa Lasarte-Orian atxilotu dute goizaldean, bere bikotekidea eskailaretan behera botatzeagatik. Hirugarrena atzo goizaldean atxilotu zuen Barakaldon, hori bikotekide ohia jotzeagatik.
Horiez gain, beste hiru gizonezko ere atxilotu ditu urruntze agindua hausteagatik, Bilbon, Sestaon eta Trapagaranen. Barakaldon emakume bat ere atxilotu du urruntze agindua hausteagatik.