Genero indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Barakaldon, Errenterian eta Gasteizen euren bikotekideak jotzeagatik

Hiru gizon atxilotu dituzte gaur Barakaldon (Bizkaia), Errenterian (Gipuzkoa) eta Gasteizen ustez euren bikotekideak joatzeagatik. Barakaldoko eta Errenteriako atxiloketak Ertzaintzak burutu ditu. Lehenengoak bere bikotea jipoitu ei du lagun batekin etxean topatu ostean. Errenterian atxilotutako gizonari, bestalde bikoteari iseka egin eta jotzea leporatzen diote. Era berean, Gasteizen, beste gizon bat atxilotu dute udaltzainek andregaiari eraso egiteagatik. Antza denez, emakumeari ebakiak egin dizkio aurpegian.

2006ko otsailaren 7a
19:21
Entzun
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Barakaldon bere emaztea jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuak lagun batekin topatu zuen emakumea etxean. Emakumeak azaldu zuenez, banatzekotan ziren eta senarrak hilabeteak zeramatzan etxetik kanpo. Antza denez, aldez aurretik abisatu gabe iritsi zen etxera eta emakumea lagun batekin ikusi zuenean eraso egin zion.

Era berean, Errenterian beste gizon bat atxilotu dute gaur. Ustez, gizonak, bart gauen iseka egin zion emakumeari eta hainbat kolpe eman zizkion saihets hezurretan eta aurpegian. Emakumeak orduan, etxetik alde egin zuen eta bizilagun baten etxean bilatu zuen babesa. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, gauerdian izan zuten erasoaren berri eta emakumeak azaldu zien bikoteak jo egin zuela.

Hirugarren gizona, Gasteizen atxilotu dute goizaldean. Bere bikoteari eraso egiteagatik atxilotu dute. Antza denez, emakumeak hainbat ebaki zituen aurpegian. Udaltzainek erasoa gertatu den lekura iritsi direnean ikusi ahal izan dutenez, eraikineko sarrerako ateko kristala apurtuta zegoen eta odol aztarnak zeuden. Bikotea baina, ez zegoen bertan. Hala ere, hainbat lekukok egindako deskribapenari esker bikotea aurkitu ahal izan dute. Gizonak odol aztarnak zituen berokian eta emakumeak hainbat zauri zituen aurpegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.