Hiru gizon atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, genero indarkeria egotzita. Bat Laukizen atxilotu zuten, 24 urteko gizonezko bat; bikotekideak "gogor" eraso egin ziola salatu du emakumeak. Ondoren, emakumea eritxera eraman zuten ertzainek, zaurituta zegoelako. Bestea 30 urteko beste gizon bat da. Santutxun atxilotu zuten, bikotekideari umeen aurrean eraso egin ziolakoan. Emakumeak salatu zuen ez zela erasotzen zion lehenengo aldia, denbora daramala hori egiten. Eta hirugarrena Gasteizen. 37 urteko gizon bat atxilotu zuten bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan. Emakumeak salatu du tratu txar psikologikoak ohikoak zirela; epailearen esku dago orain.
Bestetik, gizon bati bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Donostiako auzitegiak, bikotekideari 22 urtez tratu txar psikologikoa eragiteagatik. Ezingo du biktimarengana gerturatu bost urtetan, eta 3.000 euroko kalte-ordaina ezarri dio auzitegiak.