Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte, bikotekideekiko indarkeria leporatuta

Atxiloketak Bilbon eta Arratzu-Ubarrundian gertatu dira.

2009ko otsailaren 23a
17:28
Entzun
Azken orduetan hiru gizon atxilotu dituzte emakumearen aurkako indarkeria leporatuta. Horietako bi Bilbon atxilotu dituzte, eta bestea Gasteizen. Azken hau bere bikotekidea eta semea jotzen saiatzeaz akusatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakitera eman duenez, atzo 10:00ak aldera 51 urteko gizonezko batek bere bikotekidea jo zuen. Zehazki aurpegian hainbat kolpe eman zizkion, eta sudurrean zauria eragin. Horixe salatu zuen gero emakumeak, baita hark lurrera bota zuela, ileetatik tiraka.

Bigarren kasua atzo 15:30ak aldera gertatu zen, eta 36 urteko gizonezko batek bere bikotekideari ukabilkada bat eman zion, Ertzaintzaren arabera. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten. Ertzainek bikotearen etxean arrestatu zuten gizona.

Bestalde, atzo Ertzaintzak dei bat jaso zuen 12:30ean, Arratzu-Ubarrundiatik (Araba) egina. Deitzailearen arabera, bere bizilagun bat haren emaztea eta semea laban batez zauritzen saiatu zen. Ertzainak hara bertaratu eta ustezko erasotzailea, 60 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren esanetan, haren semeak erasoa geraraztea lortu egin zuen, aitari labana kenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.