Bilboko udaltzainek 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Txurdinaga auzoan, neska-lagunari ustez eraso egin ziolako. Udaltzainen arabera, irainak eta mehatxuak ere egin zizkion.
Emakumezkoak 51 urte ditu eta berak eman zien erasoaren berri udaltzainei. Hark dioenez, ez da lehen aldia izan. Biktima Basurtuko erietxera eraman zuten, masailean eta saihetsean kolpeak zituelako.
Gasteizko udaltzainek 43 urteko gizon bat atzeman dute, emaztea jotzea egotzita. Tratu txar psikologikoak eragin izana ere leporatu diote. Larunbatean atxilotu zuten, Fernandez de Lezeta kalean.
Ertzaintzak, berriz, 18 urteko mutil bat atzeman zuen atzo Donostian, neska-laguna jo eta lurrera bota zuelakoan. Neskak kolpeak zituela ikusi zuten ertzainek. San Markos bidean izan zen ustezko erasoa.
emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian, bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu