Hiru gizon atxilotu dituzte, genero indarkeria egotzita
BILBO. Ertzaintzak hiru gizon atzeman zituen herenegun, ustez emakumeei tratu txarrak emateagatik. Emazteari jo eta seme-alabeimehatxu egitea leporatuta, 74 urteko gizon bat atzeman zuten Gueñesen (Bizkaia). Elorrion (Bizkaia) beste gizon bat atxilotu zuten, bikotekide ohiari lepotik heldu eta ia zorabiatuta uztegatik. Atxilotuak 44 urte ditu. Bestalde, Tolosan (Gipuzkoa) 28 urteko gazte bat atxilotu zuten, neska-lagunari eraso egin ziolakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu