Hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik
IRUÑEA.Azkeneko astean Foruzaingoak hiru gizon atxilotu ditu Nafarroan, genero indarkeria leporatuta. Hilaren 3an 33 urteko gizon bat atzeman zuten Iruñean ustez urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohia jotzeagatik. Egun berean Funesko 45 urteko bizilagun bat atxilotu zuten emaztea ustez jotzeagatik eta, azkenik, larunbatean, 29 urteko gizon bat eraman zuten atxilotuta Agoitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu