Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeei sexu abusuak egitea egotzita

Adingabeak galbidean jartzea, haur pornografia eta adingabekoen prostituzioa estaltzea ere leporatzen dizkiete. Ikertu gisa deklaratu dute beste bi lagunek.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean, aurtengo urtarrilaren 8an. JESUS DIGES, EFE
2018ko ekainaren 19a
10:08
Entzun

Espainiako Polizia Nazionalak eta Iruñeako Udaltzaingoak eginiko operazio batean hiru gizon atxilotu dituzte, eta beste bik ikertu gisa deklaratu dute. Adingabekoei, 16 urtetik beherakoei, sexu abusuak egitea leporatzen diete, baita adingabeak galbidean jartzea, haur pornografia eta adingabekoen prostituzioa estaltzea, Iruñeako Udaltzaingoaren arabera.

Ikerketaren arabera, atxilotuak adingabekoekin kontaktuan jartzen ziren, bat-bateko mezularitza aplikazioen eta kontaktuak egiteko webguneen bidez. Ustez, dirua eskaintzen zieten sexu harremanak izatearen truke. Ikerketa laguntza terapeutikoa ematen duen zentro baten salaketaren ostean hasi zen. Adingabeko batek onartu zuen adineko gizonekin sexua izaten zuela, diruaren truke. Biktimen mugikorrak aztertu ostean lortu du Poliziak atxilotuengana iristea. Oraindik, ordea, ikerketa irekita dago, eta atxiloketa gehiago egon daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.